Metabolic Balance

ERREGULAZIO HORMONALAK, PERTSONALIZATUTAKO PLAN NUTRIZIONALA

“Metabolic balance” plan nutrizional pertsonalizatu bat da, erregulazio hormonala lortzen duena. Alemanian du jatorria “Metabolic balance” metodoak, eta metabolismoaren erregulazioa eta oreka hormonala ditu helburu.

Metodo honetan, medikuntzak eta nutrizioak elkar hartzen dute; odol analisi batean oinarritzen da teknika, 35 parametro desberdin neurtzen dira eta horrekin batera pazientearen datu personal batzuk ere biltzen dira: pisua, neurriak, elikadura ohiturak, hartzen dituen botikak…

Horiek guztiak aztertuta, bakoitzarentzat onuragarriak  diren elikagaien zerrenda bat osatzen da. Elikadura ohitura berriei esker, desorekatuak zeuden hormonak gure gorputzean behar bezala sintetizatzen hasten dira, eta gorputz barnean gertatutako aldaketa horrek eragiten du gero pisua galtzea eta gorputza osasunean jartzea.

Lau fase ditu: depurazio fasea, fase estriktoa, fase suabea eta mantenimendu fasea.

“Metabolic balance” metodoarekin, kiloak oso azkar eta modu osasuntsu batean kentzen dira, eta gainera ez dira berriz errekuperatzen. Gorputza osasunean gelditzen da, eta hormonen oreka sumatzen da bai energia igoera batean, bai azalean , ilean, loan…
 
itxaso Mendizabal, Metabolic - Balance España-ko Zuzendari eta Koordinatzailea.

https://www.metabolic-balance.es/

Metabolic Balance Taupada
Dietista Doneztebe Metabolic Balance