Itxaso Mendizabal naiz emakumea eta terapeuta.
Betidanik erakarri nau gorputza zaintzearekin lotutako guztia. Gorputz fisikoa eta gorputz emozionala, eta beti izan dut argi hrretan lan egin nahi nuela. Nire ikuspegiaren arabera,gorputz fisikoa eta gorputz emozionala guztiz banaezinak izateaz gain, ongizate eta zorion iturri dira.
Nire lehen ikasketak Nafarroako Unibertsitatean egin nituen , Giza nutrizio eta Dietetika, hain zuzen. Harrezkero nire prestakuntza akademikoa osatuz joan naiz eta ikuspegi eta método berriak txertatu ditut, oso lagungarri izan zaizkidanak nere osatze prozesu propioan ere.
10 urte eman ondoren hainbat zentrotan lanean ( Elizondon, Bilbon, Irunen,Donostian, Bermeon etab. ),iritsi da gunea Taupada Zentroa sortzeko, gugana jotzen duen oroen Osasuna eta oreka berreskuratzeko gune bat, hainbat ikuspegi landuz eta lankidetzan jardunez: biomagnetismoa, sanazio energetikoak, quantumna, txinatar medikuntza, triunitate esentziak, Bach-en loreak, aromaterapia, estetika naturala eta fototerapia, betiere gorputza osatusun bat bezala ulerturik, eta ez berezita dauden atal solteak bezala.
Zorionekoa sentitzen naiz, ahalegin eta esperentzia handiaren ondoren amets bat bete ahal izan dudalako: zentru hau sortzea eta gehien gustatzen zaidana egitea, hau da, nere ezagutzak besteekin konpartitzea eta nere ingurukoen ongizatea eta nirea bera lortzen laguntzea.


Taupada Zentroa
Dietista-Nutrizionista
Santaluzia plaza 2. ezkerra behea,
Doneztebe (Nafarroa)


