Konstelazio Familiarrak eta Reikia, Iratxe Fernandezekin
Iratxe Fernandez naiz, eta urte asko dira nire hazkunde pertsonalarekin erabat konprometituta nagoela. Hori dela eta, hainbat teknika ikasi ditut, bide asko ibili ondoren.
Gaur egun, beste pertsona batzuei laguntzen diet horrelako prozesuetan, beren ongizate propioa bilatzeko bidean.
Reikia du ardatz nagusi egiten dudanak, eta beste zenbait teknika ere erabiltzen ditut haren osagarri, pertsona bakoitzaren arabera.
- Konstelazio sistemiko familiarrak bideratzen ditut
- Reikiko maestra
- “Up grade” osatze kuantikoa
- Gestalt psikoterapian formatua
- 7 kode andinoetan iniziatua
- Hainbat ikasketa eskola xamaniko ezberdinetan
- Katilu tibetarrak
KONSTELAZIO SISTEMIKO FAMILIARRAK
Modu puntualean egiten den terapia bat da, eta aukera ematen digu gure bizitza mugatzen duten zenbait alderdiz jabetzeko.
Konstelazioak baliagarri dira blokeatuta sentitzen garen kasuetan edota behin eta berriz jokamolde berbera errepikatzen dugunean gure bizitzako edozein arlotan. Izan ere, konstelazioen bidez agerian jartzen zaigu arazoaren muina zein den. Horrela, kontzientzia hartuz, beharrezko aldaketak egin ditzakegu, aurrera egitea eragozten digun patroi horretatik ateratzeko.
REIKI
Eskuak ezarriz energia sendagarria transferitzen duen teknika bat da.
Reikiaren bidez, norberak autosendatzeko duen indarra estimulatzen eta pizten da, zentroak orekatzen dira, bai eta gorputzaren funtzio metabolikoak ere, tentsio muskularrak eta minak arintzen dira, erreprimitutako emozioak askatzen dira, maila energetikoa igotzen da, eta erlaxazio, lasaitasuna eta sosegua lortzen.
Iratxe Fernandez (Konstelazio Familiarrak eta Reiki)
616203516
iratxe@taupadazentroa.com
Beste Tratamenduak
- Osteopatia, Melissa Ribasekin
- Homeopatia, Juan Martin-Ballesterorekin
- Konstelazio Familiarrak eta Reikia, Iratxe Fernandezekin

Taupada Zentroa
Dietista-Nutrizionista
Santaluzia plaza 2. ezkerra behea,
Doneztebe (Nafarroa)


